78. edizioko hautaketa ofiziala osatu du Cannesko Zinema Jaialdiak
Iragarpen berriaren ondorioz, inoiz baino emakumezko zuzendari gehiago izango dira Urrezko Palma izateko hautagaiak: zazpi.
Iragarpen berriaren ondorioz, inoiz baino emakumezko zuzendari gehiago izango dira Urrezko Palma izateko hautagaiak: zazpi.
19 filmek osatuko dute sail ofiziala; emakumeek zuzendutako 6 lan sartu dituzte Urrezko Palmaren lehian. Bestetik, Irusoin euskal ekoiztetxearen koprodukzioa duen La misteriosa mirada del flamenco (Diego Céspedes) Un Certain Regard atalean izango da.
Sail Ofizialeko lanak ikusi eta epaitzeaz Diana Rojo, Esty Quesada eta Justo Ezenarro arduratuko dira. Ainhoa Urgoitiak, Gigi Romerok eta Ivan Villamelek Ikuspegi Fantastikoaren filmak baloratuko dituzte.
Nafarroako Zinema Dokumentalaren Jaialdiak gaur agurtuko du 2025eko sail ofiziala. Ondoko filmak pantailaratu dituzte: La balandra (Matías Lima), La limace et l’escargot (Anne Benhaïem) eta Fuck You! El último show (Jose Luis García).
Azken txanpan sartu da 2025eko Nafarroako Zinema Dokumentalaren Jaialdia. Gaur, ondoko filmak izan ditugu ikusgai sail ofizialean: A. (Ramón Balcells), A South-facing House in Gyeonggi Province (Jin-Yong Park) eta Una temporada en la frontera (Ile Dell’Unti).
Nafarroako Zinema Dokumentalaren Jaialdiko egun oparoena da gaurkoa. Lau film pantailaratu dituzte sail ofizialean: Cuadro negro (Jose Luis Sepúlveda eta Carolina Adriazola), Imágenes para Nina y el árbol (Ana Comes), Portales (Elena Duque) eta Cambium (Marina Lameiro eta Maddi Barber).
Bart egin dute 2025eko Nafarroako Zinema Dokumentalaren Jaialdiaren irekiera ekitaldia. Gaur, aldiz, ondoko filmak izan ditugu ikusgai: If I Fall, don’t Pick Me Up (Declan Clarke), El viento que golpea mi ventana (Emilio Hupe) eta A Stone’s Throw (Razan AlSalah).
Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren 19. edizioan 60 film inguru pantailaratuko dituzte, eta 70 saio izango ditu. Pelikulen emanaldiez gain, zinemagileekin topaketak, kontzertuak, jarduera profesionalak eta familientzako zinema saioak hartuko ditu ekitaldiak.
Gaur hasi eta hilaren 24ra bitartean, Aretxabaletako Arkupe aretoan ikusgai izango dira hiru sail lehiakorretako film labur eta bideoklipak. Solasaldiek, klase magistralek edota kontzertuek osatuko dute programa.
Bi zinemagile nafarrek zuzendutako filma otsailaren 24tik martxoaren 1era bitartean ospatuko den jaialdiko sail ofizialean lehiatuko da. Guztira, 13 herrialdetako 17 lan izango dira sariak irabazteko hautagai.