‘Haizearen egia’ laburra emango dute gaur Donostian
Sahararen Aldeko Elkartasun Astearen baitan, Ekain Albite zinemagile zumaiarraren Haizearen egia laburra emango dute gaur 19:00etan Donostiako Liburutegi Nagusiko San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan. Proiekzioa Euskal Fondoaren eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkartearen ekimenez egingo dute.