Urtarrilaren 22an estreinatuko dute ‘Caminho Longe’
Martxan da Caminho Longe (2020) film dokumentalaren estreinaldia. Urtarrilaren 22tik aurrera ikusi ahal izango da Bilbo, Donostia, Iruñea, Gasteiz eta Bartzelonako hainbat aretotan.
Martxan da Caminho Longe (2020) film dokumentalaren estreinaldia. Urtarrilaren 22tik aurrera ikusi ahal izango da Bilbo, Donostia, Iruñea, Gasteiz eta Bartzelonako hainbat aretotan.
Euskal Herrira itzuli berri den Alfonso Etxegarai ETAko kide ohiak 33 urte eman ditu Afrikan deportaturik. Etxeratze prozesu hori kontatu nahi du Adabaki Ekoizpenak bultzatutako Caminho longe dokumentalak, eta crowdfunding kanpaina abiarazi dute horretarako.
Hainbati entzun diogu esaten goizegi dela, oraindik ezin dela hitz egin herriak azkeneko 50 urtetan bizi izan duen gatazka politikoaren alderdi batez, ETAren jarduera armatuaren eraginaz. Ezin dela konklusiorik atera, ezin dela objektibo izan, historiaren zati hori ez dela amaitu eta antzeko kontuak. Hala izango da, beharbada. Azkeneko urte hauetan, ordea, “gaia” jorratzen duten gero eta film gehiago ari dira argia ikusten. Ez daukate historia