Amaitu da Hollywoodeko aktoreen greba

118 egunez luzatu dira lanuzteak industria zinematografiko estatubatuarrean, baina SAG-AFTRA aktoreen sindikatuak gaur jakinarazi du auziari irtenbidea aurkitu diotela. Akordioaren xehetasunak ez dituzte argituko “Kontseilu Nazionalak behin-behineko akordioa berrikusten duen arte”.