Maitzaren 8an ekingo dio Mendi Film-ek maiatzeko tourrari

Ikuskizunak ez du etenik. Datorren astean hasiko dira Mendi Tour ekimenak maiatzerako prestatutako emanaldi sortaren proiekzioak. Arrasateko Amaia Udal Antzokiak jasoko ditu lehenak, hilaren 8an, eta beste sei herritan ere egingo ditu geldialdiak: Hernanin, Durangon, Zarautzen, Azpeitian, Mallabian eta Orion.