‘Still recording’ filmak emango dio jarraipena Kamera armatu zikloari
Elías Qurejeta Zine Eskolako Komisariotza graduondoko ikasleek proposatutako Kamara armatu – A(r)mar la cámara zikloaren emanaldi berri bat egingo dute gaur, Donostiako Tabakaleran. Still recording (Saeed Al Batal eta Ghiath Ayoub, 2018) ekoizpen siriarra egongo da 19:00etan ikusgai.