Marian Fernandez ekoizleak jasoko du IV. SADE saria

Marian Fernandez Pascal ekoizle eta Txintxua Films ekoiztetxearen sortzaileak jasoko du aurten Donostiako SADE enpresak emandako saria, urtero zinemaren alorreko profesional baten lana goresten duen garaikurra. Orain arte Donostiako Zinemaldiak, Borja Cobeaga zuzendariak, Golem banaketa etxeko fundatzaile Josetxo Morenok, Koldo Zuazua ekoizleak eta Pascal Gaigne soinu-banden konpositoreak lortu dute aintzatespena.

By |2019-09-06T12:11:44+02:006 iraila, 2019|

Pascal Gaigne soinu banden konpositoreak jasoko du V. SADE saria

Euskal zineman erreferentziazko profesionala bilakatu den Pascal Gaigne soinu banden konpositore frantziarra sarituko du Donostiako SADE enpresak. Izan ere, musikariaren ibilbide arrakastatsua omentzeko, V. SADE saria emango diote irailaren 14an Astoria 7 hotelean. Frantzian jaio bazen ere, hiru hamarkada daramatza Donostian bizitzen Gaignek.

By |2018-09-12T09:46:50+02:0012 iraila, 2018|

‘If I Think of Germany at Night’ dokumentala saritu dute Dock of the Bay jaialdian

Iragan larunbatean bukatu zen musika dokumentalen Dock of the Bay jaialdiaren 11. edizioa Donostian, eta epaimahaiak Romuald Karmar zinegile alemanaren If I Think of Germany at Night filma saritu zuen. SADE saria Lucija Stojevic zinegilearen La chana lanarentzat izan zen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarena Atrapados por la serpiente (Álvaro Fierro eta Ibon Ibarlucea, 2017) euskal dokumentalarentzat.

By |2018-01-22T14:24:30+02:0015 urtarrila, 2018|

Koldo Zuazuak jasoko du IV. SADE saria

SADE enpresak izen bereko sariak banatzen ditu 2014az geroztik, euskal profesionalek zinemaren alde egindako lana goraipatzeko. Laugarren garaikurra Koldo Zuazua (Donostia, 1971) ekoizleak jasoko du irailaren 14an Astoria hotelean egingo duten sari-banaketa ekitaldian, “bere ibilbide profesional bikainaren” harira.

By |2017-09-12T14:33:20+02:006 iraila, 2017|
Go to Top