‘Evil Does Not Exist’: Zaindu dezagun natura, zaindu gaitezen gu
Zuzendaria: Ryûsuke Hamaguchi Urtea: 2023 Herrialdea: Japonia Lehendik datorkigun gaitza bada ere, badirudi Covid birusaren pandemiak larriagotu egin digula bidaiatzeko, esperientzia berriak bizitzeko beharrizana. Bulkadaka funtzionatu ohi du gizakiak, eta kontrolatzen zailak badira ere, neurriak garaiz hartu ezean hondamendia dugu zain. Turismoaren gorakada mundu osoko hiri eta paraje ederrenak masifikatzen ari da, eta horiek hasi dira berezko identitatea eta xarma galtzen. Agintari eta enpresarien diru-goseak