‘BARBIE’: Arrosa koloreko errealitate paraleloa deseraikiz
Zuzendaria: Greta Gerwig Urtea: 2023 Herrialdea: AEB Kolore arrosak hartu gaituen honetan, zinema estreinaldi arrunt batetik at gaudela badakigu. Uda bete-betean gara, eta urtero gertatu bezala, badira bizpahiru film bere nagusitasuna aldarrikatu nahian. Indiana Jones arkeologoaren erretiroa, kasu honetan, goizegi iritsi da, eta Mission: Impossible – Dead Reckoning Part One (Christopher McQuarrie, 2023) ez da behar beste nabarmendu. Mattel enpresak gizarteratutako panpina iraultzaileak bere presentzia