65 aurkeztu dituzte Kimuak programaren 2019ko hautaketara
Iragan ostiralean, maiatzaren 24ean, amaitu zen Kimuak egitasmoaren 2019ko deialdira film laburrak aurkezteko epea. Orotara, 65 izan dira izena ematen duten lanak.
Iragan ostiralean, maiatzaren 24ean, amaitu zen Kimuak egitasmoaren 2019ko deialdira film laburrak aurkezteko epea. Orotara, 65 izan dira izena ematen duten lanak.
Proiektatu diren filmez eta banatu diren sariez harago, berri pozgarriak utzi ditu ere jaialdi donostiarrak iragan astean. Tartean, jakin dugu Parekidetasunaren eta Emakumearen Inklusioaren aldeko gutuna sinatu zuela jaialdiaren lehenengo egunetan. Honen bidez, berdintasunaren aldeko konpromisoa berretsi, eta, besteak beste, aldaketak helduko dira programazio- eta hautespen-batzordeetara.
Bi hilabete iraungo ditu 2018rako antolatu duten Jazzinema zikloak. Euskadiko Filmategia, Donostiako Zinemaldia eta Donostiako Jazzaldiak elkarlanean egindako ekimena izango da aurten ere, hilaren 7an hasiko da, eta beste hamar lan proiektatuko dituzte ekaina eta uztaila bitartean.
Orain astebete, maiatzaren 25ean, itxi zuten Kimuak egitasmoaren 2018ko ediziora film laburrak aurkezteko epea. Orotara, 77 lan aurkeztu dira, programak bere hogei urteetan jasotako kopururik handiena.
Donostia Zinemaldiak nortasun grafiko berria izango du aurrerantzean. Maiatzaren lehenengo astearekin batera urtero egin ohi duten agerraldian aurkeztu dute, gaur goizean, 66.edizioko sailetako kartelekin batera. Donostiako TGA estudioak gauzatu ditu bi lanak.