Euskal Zine Bilerako lan onenak ikusgai, Muxikebarri gunean

Ekaina hastearekin batera, film laburren ziklo berezia egiten ari dira, Getxon. Asteazkenero, Bizkaiko jaialdi nagusienetan lehiatu diren lanen erakusketa egiten jardun dute Arrigunaga aretoan (Muxikebarri). Hilaren 15ean, Lekeitioko Euskal Zine Bilerako film  labur onenekin emango diote bukaera egitasmoari.