Kalitate handiko eskaintza zabala XXVI. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXVI. Astea urriaren 31n zabalduko du Terry Jonesen Absolutely Anything (2015) filmak, eta azaroaren 6an Mark Neveldinen The Vatican Tapes filma eskainiko dute itxiera galan. Ikusgai izango diren filmen artean, Euskal Herriko 26 zinegile/kolektibok osatutako Euskal Herriaren ABDak izango da.