Inoiz baino film gehiago aurkeztu dituzte 13. Mendi Film jaialdira
Abenduaren 4tik 13ra egingo dute aurten BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdia, eta arduradunek atzo bertan aditzera eman zutenez, 36 herrialdetako 54 film lehiatuko dira Sail Ofizialean; deialdira, gainera, 175 proiektu aurkeztu zituzten, sekula baino gehiago. Bost dira Euskal Herrian ekoitzitako proiektuak, horietako lau jatorrian euskaraz.