RTVE-Beste Begirada XVI. Saria, 70. Zinemaldian

Sei film arituko dira irailaren 16tik 24ra egingo den Donostia Zinemaldiaren 70. edizioko RTVE-Beste Begirada XVI. sarirako lehian. Korporazioak –lehiaketaren babesle ofizialak–, emakumeen mundutik hurbileko gaiak jorratzen dituzten film luzeei, emakumeek zuzendu, interpretatu edo idatzitako film luzeei edo, gizonek zuzendu, interpretatu edo idatzitakoak izanik, emakumeen munduarekiko sentsibilitate berezia erakusten duten film luzeak goratzen ditu urtero.