Muntaia fasea amaitzear duen proiektua duzu esku artean?
Docs Barcelona jaialdiaren ekimenez, hainbat zinegile, ekoizle, banatzaile, zinema aretoetako arduradun eta aholkulari Bartzelonako Kultur Etxe Garaikidean bilduko dira maiatzaren 26an eta 27an. Haien egitekoa, aldez aurretik aukeratutako hiru proiektu aztertu eta nazioartera merkaturatzeko bideak proposatzea izango da. Zure lana Rough Cut Screening jardunaldietan aurkeztu nahi baduzu, apirilaren 7ra arteko epea duzu izena emateko.