EQZEn sorturiko lau film izango dira Roterdameko Zinemaldian

Gaur abiatuko da Roterdameko Nazioarteko Zinemaldia, eta bertan estreinatuko dituzte jatorria Elías Querejeta Zine Eskolan (EQZE)  duten lau film. Aurtengoarekin, hirugarren aldia izango da ikasleen filmak Herbehereetako lehiaketan programatzen dituztela.