Estreinaldiak: URRIAK 22

THE FRENCH DISPATCH Filma kazetarientzako maitasun-gutun bat da. Egunkari estatubatuar baten erredakzioan dago girotuta, XX. mendean, Frantzian, fikziozko hiri batean, eta The French Dispatch aldizkarian argitaratutako istorio-bilduma bat irudikatzen du. Aktore-zerrenda zabala da: Benicio Del Toro, Frances McDormand, Jeffrey Wright, Adrien Brody, Timothée Chalamet, Léa Seydoux, Tilda Swinton, Mathieu Amalric, Lyna Khoudri, Stephen Park, Owen Wilson, Bill Murray, etab. Filma 69. Donostia Zinemaldiaren PERLAK sailean aurkeztu zuten.