Claude Sautet protagonista, 70. Zinemaldiko atzera begirakoan
Irailaren 16tik 24ra bitartean erakutsiko ditu jaialdi donostiarrak zinemagile frantziarraren filmak. Euskadiko Filmategiarekin batera, Zinemaldiak zuzendari eta gidoilariari buruzko liburua argitaratuko du ere. Donostia Zinemaldiak Espainiako Zinematekarekin elkarlanean antolatutako atzera begirako eta argitalpen bildumak ez du jarraipenik izango aurten. Bada, festibalaren 70. urteurrena aprobetxatuz, etapa berri bat abiatuko dute, eta aurrerantzean Euskadiko Filmategiarekin lankidetzan plazaratuko ditu ziklo berezien liburuok. Claude Sauteti buruzkoa izango da lehen