Urrezko laukotea ‘Parasite’ filmarentzat

Ezustekoentzako tarterik ez zen izan bart Los Angelesko Dolby Theatre aretoan: Parasite (2019) filma gailendu da Oscar sarien banaketan. Iragarpen guztien faboritoa zen Bong Joon-ho zuzendariaren proposamena, eta lau sari nagusiak eskuratu ditu gaur goizaldean: film onenarena, zuzendari onenarena, ingelesaz besteko film onenarena eta gidoi onenarena.

By |2020-02-10T12:08:36+02:0010 otsaila, 2020|

‘1917’: Lehen Mundu Gerra, aurrez aurre

Izenburua: 1917 Zuzendaria: Sam Mendes Urtea: 2019 -Lehen Mundu Gerra, aurrez aurre- Sam Mendes (Skyfall, 2012) zuzendari ingelesaren azken lana da, eta hainbat sari jaso ditu, tartean bi Urrezko Globo: drama film onenarena eta zuzendari onenarena.  Oscar Sarietarako hamar hautagaitza jaso ditu ere, film onenaren eta zuzendari onenaren sarirako lehian arituko da berriro ere. Mendesen obra honek Lehen Mundu Gerran barnebilduko du ikuslea, eta, protagonistekin

By |2020-01-31T14:19:40+02:001 otsaila, 2020|

‘The Shape of Water’ filma gailendu da Oscar sarietan

Hautagaitza gehien zituen filma zen Guillermo del Toro zuzendariaren “The Shape of Water”, hamairu hain zuzen ere. Protagonista bilakatzeko aukera gehien zituen hautagai bezala lehiatu da, kinielak guztiak bete dira, eta lau sari eskuratu ditu, tartean bi nagusienak, zinegile mexikarraren azken lanak. Frances McDormand, Gary Oldman, Allison Janney  eta Sam Rockwell izan dira gaueko beste protagonistak.  Urtero bezala, Los Angeleseko Dolby Theatre delakoan ospatu dute,

By |2018-03-05T16:57:20+02:005 martxoa, 2018|
Go to Top