Kritika: ‘Al final del túnel’
Zuzendaria: Rodrigo Grande Urtea: 2016 Herrialdea: Argentina Gurpildun aulki batean dago Joaquin (Leonardo Sbaraglia). Txakurrarekin bizi da utzita duen etxean, tabakoa eta eguneroko lana lagun, iraganeko familia galera ezin uxatu. Berta (Clara Lago) iritsiko da haren bizilekura, bere alaba Bettyrekin (Uma Salduende) batera, biek goiko solairuan logela bat alokatu eta gero. Gau batean, sotoan lanean ari dela, Joaquinek hots batzuk entzungo ditu paretaren bestaldean. Delitugile