‘Nomadland’ nagusitu da 74. BAFTA sarietan
Zinematografia eta Telebistako Arteen Akademia Britainiarraren 74. BAFTA sariak banatu dituzte bart Londresen. Ekitaldi telematikoa izan da, eta aurkezleak eta sariak emateaz arduratu diren gonbidatu britainiarrak soilik bertaratu dira Londresko Royal Albert Hall antzokira. Chloé Zhao zinemagile txinatarraren Nomadland filmak lau garaikur erdietsi ditu: zuzendari, film, argazki zuzendari eta emakumezko aktore protagonista onenarenak.