Dokumentalak eta musika batuko ditu hirugarrenez Rock On Top jaialdiak
Montehermoso Kulturuneak musika eta ikus-entzunezkoak batuko dituen Rock on top programa jarriko du abian hirugarrenez. Arabar hiriburuan ospatzekoa den 2024ko Azkena Rock jaialdia izango dute oinarri programazioaren baitan eskainiko diren “rockumentalek”.