Errealitate birtualari buruzko mahai-ingurua, Donostian
Donostia-Gipuzkoa Film Commissionek errealitate birtualaren inguruko mahai-ingurua antolatuko du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin lankidetzan. Datorren ostiralean, urriaren 26an, egingo dute saioa, 13:00etan, Victoria Eugeniako Klub Aretoan. Sarrera doakoa izango da, espazioa bete arte.