Berrikuntzak aurreratu ditu Donostia Zinemaldiak

68. ekitaldiari begira, Donostia Zinemaldiak aldaketa esanguratsuak izango dituela aurreratu du: hautaketa batzordeak bi kide berri izango ditu (Javier Martín eta Natalia Marín), eta lehiaketa bidez aukeratuko dute jaialdiko sarreren sistema gestionatuko duen enpresa. Udaberrian abiatuko dute lehiaketa.