‘A COMPLETE UNKNOWN’: ‘The Times They Are A-Changin’, baina asko ere ez
Zuzendaria: James Mangold Urtea: 2024 Herria: AEB 60ko hamarkadaren hasierako New Yorkeko eragin handiko eszena musikalean girotua, Bob Dylan 19 urteko folk abeslariaren igoera meteorikoaren historia kontatzen du filmak, bere hastapen xumetik kontzertu eremu nagusiak bete eta arrakasta zerrenden gorenera iritsi arte. Izan ere, bere abestiak eta bere mistika mundu mailako fenomeno bilakatzen joan ziren, 1965ean, Newport Folk Festivalaren baitako emanaldi gogoangarri adina polemiko batean