Erreberentzia egingo dio Toundrak ‘Das Cabinet des Dr. Caligari’ filmari

Robert Wiene zinemagile alemaniarraren Das Cabinet des Dr. Caligari (1920) lana oinarri hartuta, zinema eta musika ikuskizuna prestatu du Toundra musika taldeak, Madrilgo Café Kino elkartearen ekimenez, Arrasateko Amaia Antzokian (azaroak 13), Bilboko Arriagan Antzokian (azaroak 14) eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokian (azaroak 15).