Punto de Vistak Foku Garaikideak saileko protagonistak aditzera eman ditu
Dokumentalen nazioarteko jaialdiak Robert Fenz zinemagile estatubatuarrari, Pedro G. Romero artista eta arte kuradoreari, Forensic Architecture ikerketa agentziari eta Lawrence Abu Hamdan artistari eskainiko die 14. edizioko Foku Garaikideak saila. Mugimenduan dagoen irudia lantzen duten artisten programa monografikoak izango dira, fikziozkoa ez den zinema jaialdietan nekez erakusten direnak.