‘Alcarràs’ efektua: Iparraldeko gizona goibeldu duen fruitua
Denon ahotan dago egunotan Alcarràs. Carla Simón zinemagile kataluniarraren bigarren film luzeak txundituta utzi zuen Berlinaleko epaimahaia martxoan, eta denetarik entzun dugu ordutik, dena ona. Goraipamenak nonahi; une historikoa bizi izan dugula konbentzituta daude asko; Victor Ericeren El espiritu de la colmena (1973) filmaz geroztik Espainian egin den lan garrantzitsuena dela irakurri dugu zenbait aldizkari eta kroniketan; Almodovarrez gain, belaunaldi berriek ere zinema ona egiten