Astean behin zinemara: Robert Benton-en ‘La mancha humana’

Robert Benton Hollywoodeko estudioetako egile bitxienetako bat da, ibilbide zintzoa egin duena, areagotzen ari den infantilismo-modan harrapatuta geratu ez den horietakoa, edo politikoki zuzentzat ematen den jokoan erori ez dena, edo gaur egun gailendu den inperioaren komertzialtasunari men egin ez diona. Ez dago deus sinplerik Coleman (bikain ari da Anthony Hopkins) irakasle konplexuaren eta errorik gabeko Faunia gaztearen arteko amodio-historian (gero eta erakargarriagoa eta sentiberagoa ageri da Nicole Kidman). Irakaslearen sekretu izugarriaren harlauza, ustekabeko amodioak eskaintzen