Kritika: ‘What Ever Happened to Baby Jane?’

Zuzendaria: Robert Aldrich Urtea: 1962 Herrialdea: AEB Jane txikia non ote dago? Non sartu da? Urteak pasa dira ordutik, esango du jendeak, eta egia da, Jane hazi egin delako, hazi baino, zahartu, eta kostata, ume horren begirada munstroaren begietan aurki dezakegu, galduta. Jane eta Blanche ahizpak dira, aktoreak biak, estutuki lotuak, ospearen soka motzean preso. Bietako batek umetan lortu zuen ospetsu izatea, izarren eztia dastatu zuen, mikatza, latza