Kelly Reichardt zinemagilearengan jarriko du Fokua Tabakalerak
Luis Buñuel zinemagile espainiarrari eta Quebeceko zinemagintzari eskainitako Fokuekin batera, Kelly Reichardt zinemagile estatubatuarraren filmografia errepasatuko dute datozen asteetan Tabakaleran. Apirilaren 10ean, larunbata, abiatuko dituzte emanaldiak sortzailearen River of Grass opera primarekin, eta ekainaren 26ra arte luzatuko dira saioak.