‘Errealitate iragankorrak’ zinema-ikastaroa, egunotan Artiumen

Bigarren Mundu Gerraren ondorengo hamarkadetako zinemari buruzko “Errealitate iragankorrak” ikastaroa ematen ari da Juan Arrosagaray irakaslea egunotan Gasteizko Artium museoan. Hilaren 14ra bitarte, testuinguru eta herrialde oso desberdinetan, industriaren aparatu ofizialaren aurka matxinatu ziren zinegileen lanak izango dira aztergai.