Kresala Zineklubak apirileko eta maiatzeko egitaraua kaleratu du
Denboraldia amaitzeko txanpa hartzera doa Donostiako Kresala Zinekluba. Urte hasieran ekin zion sasoiari, eta berriki kaleratu du maiatzean amaituko den azken emanaldi sorta honetarako programazioa. Ostean, oporrak hartuko dituzte urrira arte.