Bi egonaldi artistikotarako deialdia zabaldu du Etxeparek
Etxepare Euskal Institutuak Arnhem (Herbehereak) eta Rijeka (Kroazia) hirietan sei asteko egonaldi artistikoak egiteko deialdia zabaldu du. Arte eszeniko, musika, literatura, arte plastiko, ikus-entzunezko arte eta abarretan jarduten duten sortzaileei zuzendutako egitasmoa da, eta izena emateko epea irailaren 2ra arte izango da zabalik.