Estreinaldiak: Maiatzak 12
Rai (Paraíso) Andrei Konchalovsky zinegile errusiar ezagunaren zuri-beltzezko film berriak II. Mundu Gerra osteko Alemaniara eramango gaitu. Hala, Olga ezagutuko dugu, Frantziar Erresistentziako kide den aristokrata errusiarra. Atxilotu eta espetxera eramango dute bi haur judu etxean ezkutatzeagatik, eta kartzelan Jules eta Helmutekin egingo du topo. Jules bere kasua aztertu behar duen funtzionario frantziarra da, eta Helmut duela urte asko Olgaren maitalea izan zen SSetako ofiziala.