Gabonetan ere presente izango da Bang Bang Zinema

The Truman Show (Peter Weir, 1998) eta Love Actually (Richard Curtis, 2003) filmak pantailaratuko dituzte abenduaren 17an, Donostiako Antzoki Zaharrean. Saioa 19:30ean hasiko dute, eta sarrerak eskuragarri daude dagoeneko.