Euskarazko azpitituludun film bakarra, 6. Jazzinema zikloan

Jazz musika eta zinema uztartuko dituzten pelikulak Gasteizko Artium Museoan, Donostiako Tabakalera zentroan eta Iruñeko Golem Baiona zinema aretoan egongo dira ikusgai, uztailean eta abuztuan. Donibane Lohitzuneko Le Select zinegelak, aldiz, bestelako egitaraua izango du. Film guztiak jatorrizko bertsioan emango dituzte azpitituluekin; bakarra euskarazkoekin.