Estreinaldiak: Abenduak 19

Euskal Herriko gaztetxoek ezin hobeto ezagutzen duten katu kosmikoaren abenturak euskaraz izango dira ikusgai gaurtik aurrera zinemetan, Takashi Yamazaki eta Ryûichi Yagi zinegileen Stand by Me, Doraemon animaziozko filma Zinema Euskaraz egitasmoan barneratu baitute aurten. Doraemonekin batera Nobita, Shizuka, Suneo eta Erraldoik ere hartuko dute parte 95 minutuko lan zirraragarrian. Gainera, 3Dan ikusi ahal izango da. Etxeko txikienek zita garrantzitsua dute Gabonetan! http://youtu.be/S24lGseJrSc Animaziozko filmekin