‘Generoa eta berdintasuna’ zikloa, urtarrilaren 29ra arte Iruñean

Iruñeko Civivox aretoak antolatuta, urriaren 9an hasi eta urtarrilaren 29ra arte, Generoa eta berdintasuna zinema zikloa egingo dute aretoan bertan. Dagoeneko Florence Foster Jenkins (Stephen Fears, 2016) eta Mammoth (Lukas Moodysson, 2009) eskaini dituzte, eta datozen hiru hiletan, beste bost proposamen emango dituzte. María Castejón Leorzak gidatuko ditu osteko solasaldiak.

By |2019-05-22T09:24:40+02:0026 urria, 2017|

‘Requisitos para ser una persona normal’

Zuzendaria: Leticia Dolera Urtea: 2015 Herrialdea: Espainia 30 urte dituen Maria de las Montañas dugu Requisitos para ser una persona normal filmeko protagonista. Lanaren zuzendari eta gidoigile den Leticia Dolerak antzeztu du, gainera, protagonistaren papera. Lan-elkarrizketa batean pertsona “normala” izatea zer den galdetzen diotenean, zerrenda bat osatuko du Mariak, eta ezaugarri bakar bat ere betetzen ez duela ohartuko da: ez du lanik, etxetik bota dute,

By |2017-04-05T09:40:48+02:0017 ekaina, 2015|

Estreinaldiak: Ekainak 5

Phoenix Iazko Donostia Zinemaldian FIPRESCI saria jaso zuen Christian Petzolden Phoenix lanak. Nazien holokaustoan girotutako lanak, kontzentrazio eremu batera bidaliko duten abeslari gaztearen istorioa kontatuko du. Bertan aurpegia desitxuratuko diote, eta irtendakoan, zirujau ospetsu batengana joango da sarraskia konpontzera. Operazioaren ostean, bere senar pianojolearen bila abiatuko da, baina elkartzea ez da esperotakoa izango. https://youtu.be/LZjTQuLnp4A Conducta Film hispanoamerikar onenaren Goya saria ez ezik, beste dozenaka garaikur eskuratu

By |2019-05-17T13:07:24+02:005 ekaina, 2015|
Go to Top