Abenduaren 29an egingo dute Besaingo 16. Gau Laburra

Beasaingo Usurbe Antzokian film laburrak izan ohi dira protagonista urte amaieran. Hala, Gau Laburra sioaren 16. edizioa egingo dute abenduaren 29an, osteguna. Bi txanda egingo dituzte, lehena 20:00etan eta 22:20ean bigarrena, eta orotara hamasei film labur eskainiko dituzte. Gabonetako betekadak ez dira soilik janariagatik izaten, baita ikus-entzunezko saio luzeengatik ere. Beasainen ohituta daude urtea amaitu aurretik film laburren betekada ederrarekin etxera bueltatzen, eta aurtengoan ez da

By |2019-05-22T09:38:39+02:0021 abendua, 2016|

Cortada jaialdiaren 20. edizioa, egunotan Gasteizen

Gasteizko Film Laburren Jaialdia da Cortada, 1997az geroztik, formatu txikiko istorioei, orokorrean, eta euskarazko lanei, bereziki, tartea egiten diena, EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen ekinemez. Aurtengo edizioa, jaialdiaren hogeigarrena, atzo, azaroak 29, abiatu zuten, eta hilaren 3ra bitarte, 98 lan lehiatuko dira orotara. Gasteizko Letren Fakultatean izango dira emanaldiak.

By |2016-12-09T12:32:11+02:0030 azaroa, 2016|

33 herrialdetako 71 film lehiatuko dira Zinebi jaialdian

Zinebi Bilboko Dokumental eta Film Laburren Jaialdiaren 58. edizioa azaroaren 18tik 25era luzatuko da, eta Sail Ofizialean 71 film ikusteko aukera izango da, horien artean sei euskal ekoizpenak. Ohorezko Mikeldi sariak Jaime Chávarri zinegile eta gidoigile madrildarrak eta Bahman Ghobadi zinegile kurdu-iraniarrak jasoko dituzte.

By |2016-11-25T17:46:53+02:003 azaroa, 2016|

Kimuak 2016: Editoriala

Urtero bezala, Donostiako Zinemaldiko lehen larunbatean, Kimuak katalogoan hautatuak izan diren urteko filmen pasea egin zuten atzo Principe zinemetan. Euskadiko Filmategiko Kimuak deialdiko kudeatzaileek antolatzen dute emanaldia, eta industriako profesionalen topagune izaten da; aktoreak, zuzendariak, argazki zuzendariak, gidoigileak, ekoizleak... elkartu dira beste behin ere aretoaren kanpoko aldean 16:30ak aurretik. Publiko orokorrari eta prentsari itxitako saioa da, filmak oraindik beren ibilbidea (jaialdietako ibilbidea), egiteke dutelako oraindik.

By |2019-05-20T15:14:01+02:0018 iraila, 2016|
Go to Top