Bost herrialdetako sei film aurkeztuko ditu Zinea Eraikitzen atalak Zinemaldian

Gustura hartzen ditu publikoak Zinema Eraikitzen ataleko filmak. (Argazkia: MIKEL GOÑI) Donostiako Zinemaldiak jakinarazi duenez, hautatu dituzte jaialdiaren baitako Zinema Eraikitzen 23 atalean aurkeztuko dituzten pelikulak. Bost herrialde desberdinetako sei filmek osatuko dute aurten saila, eta Tolosako (Okzitania) Rencontres Cinémas d’Amerique Latine jaialdian ere izango dira  ikusgai.