Euskal proiektuak saritu dituzte Requena y… ¡Acción! jaialdian

Iragan asteburuan, ekainaren 25etik 27ra, luzatu da Requenako (Valentzia) film laburren VII. jaialdia, eta atzo iragarri zuten palmaresean hiru euskal proposamen ageri dira: Maria Elorza eta Koldo Almandozen Quebrantos (2020), Sail Ofizialeko sari nagusia eskuratuta; Marina Palacioren Ya no duermo (2020), zuzendari onenaren sariarekin; eta Lander Ibarretxeren Regina (2019), filmean argazki zuzendari lanak egin dituen Jorge Basterretxeak jaso baitu kategoria horretako garaikurra.

By |2021-06-29T09:10:25+02:0028 ekaina, 2021|
Go to Top