‘Pokemon: Pikatxu Detektibea filmaren estreinaldia, euskaraz
Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker, eta BIEUSE Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteko kideek REC grabaketa estudioarekin sinatutako akordio puntuala medio, Pokemon Pikachu detektibea filma euskaraz ikusteko aukera izango da Hego Euskal Herriko areto askotan.