‘Rec: zinema esperimentala’ abian da, DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako ikus-entzunezko lantegia
‘Rec: zinema esperimentala’ Tabakalerako Hezkuntza Sailak Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin martxan jarri duen ikastaro berritzailea da. DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako lantegia da, eta ikus-entzunezkoen bitartez, identitatea eta auto-irudikapena lantzea du helburu. Ikasgeletan ikus-entzunezkoa ikas-tresna bezala erabiltzeko beharra sortu dela kontuan hartuta, gazteei erreferente alternatibo bat erakutsiko diete, ohikoaren inguruko gogoeta bat plateatzeko eta izateko modu asko daudela ikusarazteko. Horretarako, honakoa izango da formatoa: 45 minutuko