63. ZINEBI jaialdiaren kartela aurkeztu dute
ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren aurtengo ekitaldia azaroan egingo dute, 12tik 19ra, eta Rebeka Arce artista bilbotarrak osatu du 63. edizioaren irudia. Diseinatzaile eta arte-zuzendariak fikziozko banderak sortu ditu “ez-lekuak irudikatzeko”, konfinamendu garaian bizitakoak gogoan.