‘UNA BALLENA’: Hiltzaile isil bat, portu-giroko negozietan kateatuta
Zuzendaria: Pablo Hernando Urtea: 2024 Herria: Euskal Herria Paduran, hirigunetik urrun, periferian, girotu zuen Koldo Almandozek Oreina (2017), eta giza-naturaz hitz egin zigun bertan, bere lehen fikziozko film luzeari izenburua ematen dion animalia basatia pertsonaien metafora bilakatuz. Donostiarrak sigi-saga uzkurtzen doan ibaiaren tankeran eraikin zuen istorioa, euskal lurraldeetako paisaia ez konbentzionalek/ez-tokiek ere balio narratibo indartsua izan dezaketela erakutsiz. Ur geza, baina, gaziarekin nahastu da orain,