Ostiralean abiatuko dute udako zikloa Golem Yamaguchin

Uztailaren 15etik irailaren 1era udako zikloa egingo dute Iruñeko Golem Yamaguchi zinemetan. Jatorrizko hizkuntzan eta azpitituluekin eskainiko dituzte filmak, tartean, iazko Donostia Zinemaldian ikusgai izan ziren Hou Hsiao-Hsienen The Assassin eta Duke Johnsonen eta Charlie Kaufmanen Anomalisa, zein Joshua Oppenheimeren The Look of Silence.

By |2016-07-20T13:05:39+02:0012 uztaila, 2016|

Estreinaldiak: Apirilak 8

Le nouveau Rudi Rosenbergek gidatu du iazko Donostia Zinemaldian Zuzendari Berriak saileko saria jaso zuen Le nouveau film frantziarra. Benoit da protagonista, landa eremutik Parisera bizitzera joango den hamalau urteko mutil gaztea, eta eskolan egokitzeko zailtasunak izango ditu. Adin horretako gazteen egunerokoa, zailtasunak, maitasun istorioak eta lagun arteko harremanak erretratatuko dituen komedia dibertigarria. https://youtu.be/cb7h27zLLhg The Huntsman: Winter’s War Snow White and the Huntsman filmaren prekuela

By |2016-04-27T17:58:24+02:007 apirila, 2016|
Go to Top