Carla Simónek zuzendutako ‘Alcarràs’, Berlinen nagusi

Pandemiari aurrez eginez, iaz ez bezala, modu presentzialean ospatu dute aurten Berlinale Nazioarteko Zinema Jaialdia. Carla Simón zinemagile kataluniarraren bigarren film luzea, Alcarràs, izan da Urrezko Hartza irabazi duen ekoizpena, eta Hong Sang-soo hegokorearraren So-seol-ga-ui yeong-hwa lanak jaso du epaimahaiaren sari nagusia. Zuzendari onena Claire Denis izendatu dute.

By |2022-02-17T14:32:50+02:0017 otsaila, 2022|

Ateak berrirekiko ditu gaur Donostiako Tabakalerak

Tabakalera – Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak gaur irekiko ditu berriz ere ateak. Koronabirusaren pandemiaren eraginez bertan behera utzi behar izan zuten jarduna martxoan, eta hiru hilabete igaro ostean, proiekzioak, hitzaldiak eta erakusketak berreskuratuko ditu. Zinema eskaintza ekainaren 17an jarriko dute martxan, eta udan zehar astero bi emanaldiz (asteazken eta larunbatetan) gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Nosferatu (R.W. Fassbinder) zikloa berreskuratzeaz gain, Joanna Hoggi egindako

By |2020-06-12T09:03:11+02:001 ekaina, 2020|

Rainer Werner Fassbinder zinemagileari buruzko bi liburu aurkeztu dituzte Zinemaldian

Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak kudeatzen duten Nosferatu zikloaren eskutik, Rainer Werner Fassbinder errealizatzaile alemanari buruzko bi liburu, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, aurkeztu dituzte 67. Donostia Zinemaldian. Zinemagileari eskainitako Nosferatu zikloa urriaren 2an hasiko da Tabakaleran.

By |2019-10-01T12:33:57+02:0026 iraila, 2019|

Ikasturte berriko zinema programazioa aurkeztu dute Tabakaleran

Zinemaren iragana, oraina eta etorkizuna izango dira ikasturte berrian Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko zinema aretoan jorratuko diren gaiak. Urriaren 2an abiatuko dira emanaldiak, Euskadiko Filmategia, Donostia Kultura, Elias Kerejeta Zine Eskola, Donostia Zinemaldia eta Tabakalerako zinema taldeen eskutik.

By |2019-09-18T09:51:06+02:0018 iraila, 2019|
Go to Top