Hiru dokumental eskainiko ditu Kortxoeneak Donostiako Zinemaldi Alternatiboan
Donostiako Gros auzoko Kortxoenea gaztetxeak Zinemaldi Alternatiboa egin ohi du urtero Donostiako Zinemaldiarekin batera. Aurtengoan, azken asteetako gorabeherek hauspotuta, sekula baino indartsuago ekingo diote jaialdiari hilaren 24an Jakue Pascual eta Alberto Peñalbaren Radikales Libres dokumentalarekin.