Bost film luze eta laburren antologia bat, Filmazpit katalogora

2021. urteko eskaintza berriari bide eman dio jada Filmazpit katalogoak, eta dokumental bat, bi animaziozko film, bi drama sozial eta beldurrezko film laburren bilduma bat gehitu ditu eskaintzen liburuskara. Aurrerantzean, interesa duen ororentzat izango dira filmak eskuragarri, kosturik gabe proiekzioak antolatzeko.

By |2020-12-23T11:00:19+02:0023 abendua, 2020|

‘Train to Busan’ eta ‘All In’, Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren Asteko garaile nagusiak

Gaur iluntzean amaituko da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 27. Astea, eta sari banaketa ekitaldiaren aurretik, aurtengo palmaresa aditzera eman dute. Ikusleen sari nagusiak Train to Busan  (Yeon Sang-ho, 2016) hego korearrarentzat eta All In (Øystein Moe eta Line Klungseth Johansen, 2015) norbegiarrarentzat izan dira, film luze eta labur onenen kategorietan, hurrenez hurren.

By |2019-05-20T16:14:29+02:004 azaroa, 2016|
Go to Top